Oso logikoa da, arrazoi hauengatik: parekotasunari buruz hitz egiten ari gara, baina parekotasuna, pobrezian? Euskaldunoi hori ez zaigu interesatzen; Hego Amerikako herrialdeetan nahiko adibide ditugu. Europako iparraldean, berriz, beste adibide batzuk ditugu, kontrakoak, non parekotasuna bilatzen ari diren aberastasunean; azken hori interesatzen zaigu: herrialde aberats bat sortzea, ezberdintasunak izan ditzakeena; baina beharrezkoa da horiek zehaztea eta neurriak hartzea aurrera egiteko.
Euskadin ondo ari da lanean, baina ez da nahikoa; lana gure herriaren balio positibotzat jo behar dugu. Aberastasuna nola lor daitekeen pentsatu behar dugu, ikuspegi sozial komunarekin eta konpromiso kolektiboarekin. Ez zaigu interesatzen pobreen herri berdinzale bat; denok nahi dugu herritar aberatsentzako herri berdinzale bat. Hori uste dut nik, behintzat.
Guk gure lanaren bidez egin dezakegu, beti egin izan dugu.