Ezin isilik egon

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2018ko mai. 4a, 08:56

Bost lagunek nerabe bat indarrez hartu eta bortxatu egin zuten 2016ko sanferminetan. Merezitako zigorrik ez dute jaso... ez dut ulertzen.

Sexu abusutzat edo bortxaketatzat hartu, jakina, zigorrak guztiz ezberdinak dira. Definizio falta hori hain garrantzitsuak diren gaietan... ez dut ulertzen.

Gobernuaren bozeramaile Iñigo Mendez de Vigok zalantzan jartzea eraso sexualekin lotutako delituak kode penalean ondo jasota dauden edo ez... ez dut ulertzen.

Epaitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak gaitzetsi izana Manada epaitu duen auzitegiari batzuek egindako kritikak... ez dut ulertzen.

Justizia ministroa eta epaileak ika-mikan ibiltzea... horrek bai egiten dio kalte justiziarekiko konfiantzari eta beste guztiari... hori ere ez dut ulertzen.

Galdera bat egiten diot neure buruari: epaia bera izango zatekeen magistratu horien alaba edo biloba izan balitz biktima? Zer uste duzue?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak