Zalantza bat daukat

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2018ko urt. 26a, 09:31

Gure lurraldearen egoera ez da txarra, Euskal Herria aurrera doa.

Badaude gauzak arazoak sortzen ari direnak, baina, orokorrean, lanpostuak sortzen ari gara, esportazioak igotzen, arrisku-prima deritzona beheraka –90 puntu inguru–, Espainiari ematen dioten rating kalifikazioak goraka hobetzen... Gainera, inkesta batek dioenez, gazteek nabari dute egoera hobetzen ari dela; etorkizunerako hobekuntza bat ikusten dela eta, Aurrera begira txostenaren arabera, lanpostuak lortzeko aukerekin.

Baina beti dago zerbait. Irratian entzun eta egunkarian ere irakurtzeko aukera izan dugu, eta horrek zalantzan jarri nau: Frantziako presidente Emmanuel Macronek esan duenez, proiektu bat jartzera doa, eta horren ondoren, soldadutza ezartzeko asmoa azaldu du; neska eta mutilendako ere bai, hilabeteko iraupenarekin, eta asmoa da herritarrek bizitza militarraren berri izan dezatela. Irratian entzun nuenez, Suedian ere halako zerbait egiteko asmoa dute. Ez dakit gure agintariek guk ez dakigun zerbait dakiten edo zer gertatzen den halako erabakiak hartzeko. Horrek arduratzen nau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak