Enpresak ondo ari dira lanean: emaitza ekonomikoak lortzen, lanpostuak sortzen eta herrialdearentzat aberastasuna sortzen.
Aldaketa garaiak datoz, egoera berrietara egokitu beharko dute enpresek, eta erronka berriei heldu beharko diete. Langileek prestakuntza beharko dute, gaitasun teknologikoak, gure betiko balioekin, ilusioarekin, konpromisoarekin...
Etorkizuna zalantzaz josita dator, joera positiboak momentu batetik bestera alda daitezke; hala ere, ni neu baikorra naiz.
Komunikabideetan agertu da Euskadi lehen postuan dagoela, Espainian, absentismoari dagokionez; langabezian daudenetatik %40 ez dabiltzala ikasten, ezta lan egiten ere.
Espainian milioi bat absentista profesional daudela: ez dutela lanik egiten eta soldata jasotzen dutela; 450.000 ziren 2011n.
Honek guztionek iruzur kutsua dauka. Diru-xahutze itzela da, ezin dugu onartu; izan ere, gero behar izango dugun lehiakortasun bat galtzen ari gara.
Gauzak horrela, ez naiz hain baikorra gure etorkizunarekin.