Enpresei presio fiskala handitzea

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2017ko ots. 26a, 00:00

Euskal enpresari presio fiskala handitzeari buruzko eztabaida mahai gainean dago azken asteotan, pil-pilean dagoen gaia da.

Uste dut ez dela beharrezkoa gogora ekartzea enpresaren misioa, oro har, eta euskal enpresarena, zehazki, herriarentzat, familientzat eta herritarrentzat, lanpostuak eta aberastasuna sorraraztea dela; baina, hori gerta dadin, beharrezkoa da enpresak izatea ekonomian trakzio lana egingo dutenak.

Hau horrela, ez da komeni gure enpresek lehiakortasuna galtzerik; hemengo enpresak indartu daitezela berriro, oinarrizkoenak barne. Krisia pasa dela uste izatea ezjakintasunak eragindako akatsa dela uste dut; enpresak mota guztietako zailtasunak ari dira bizi izaten, egoera berrietara ahal duten bezala ari dira egokitzen, eta laguntza behar dute. Horren erakusle da egunotan ezagutu dugun esportazioen beherakada; arrazoiak denok ezagutzen ditugu. Aldaketa handiak dira gertatzear; hobe esan, gertatzen ari dira; honen aurrean, enpresak laguntza behar du: berrikuntza, formazioa, teknologia eta inbertsioa. Ez dago beste biderik, ez da presio fiskal handiagorako unea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak