Betiko balioak

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2015ko urt. 26a, 09:22

Duintasunez bizitzeko lan egin behar da; gehienbat hemen, industria aberastasun gehien sortzen duen sektorea da, eta gehiengoak bertan lan egiten dugu. Ez dago dudarik, enpresak ondo joateko, balioak oinarrizkoak dira

Kontzeptu hau ez da berria, beti egon da hor, baina horrek ez du esan nahi ez dela kudeatu behar, eta hobetu behar. Hau bi modutan egin behar da, enpresa barrutik eta kanpotik, gizartetik.

Denborarekin gauzak aldatu egiten dira , eta belaunaldi aldaketekin balio batzuk galdu egiten dira, eta beste batzuk agertu. Balioak bide onetik eraman behar dira, argi dago ondo egindako lanarekiko maitasuna ez dela gorantz doan balio bat; aisialdia, berriz, bai.

Betiko balioak ezin ditugu zalantzan jarri, hauek edozein enpresa edo erakunde pribatu edo publiko ondo joateko ezinbestekoak baitira. Ilusioa, konpromisoa eta ondo egindako lanarekiko maitasuna.

Balio hauek oinarritzeaz gain, gako dira gure enpresak eta ongizateak funtzionatzeko. Horretarako, beharrezkoa da berotu eta argitzen duten sugarrak piztuta mantentzea bizirik jarraitzeko.

Sugarrak piztuta mantendu ahal izateko aspektu garrantzitsuak badaude: komunikazioa, gardentasuna , ezagutza, zintzotasuna eta eredua. Neure zalantzak dauzkat balio hauek mantendu eta hobetzeko erantzukizuna dutenak beharrezkoak diren ahalegin guztiak egiten ari diren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak