Krisiari bueltaka

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2014ko api. 30a, 00:00

Egoera ekonomikoa kezkagarria dela kontsideratzen dut: zorpetze tasa publiko eta pribatu altua, langabezia indizea %30tik gora autonomia askotan eta gazte langabezia %50a gaindituz…atonia europar ekonomian.

Bestalde, ekonomia dinamizatzeko guztiz beharrezkoa iruditzen zait enplegua sortzea, berau lortzeko bi bide ditugularik; inbertsio publikoa eta sektore pribatua.

Aurrenekoak estatu espainiarraren zorpetze tasa altuan du limitazioa, honek suposatzen duen interes kargarekin. Hortaz, epe motzera zail ikusten dut berau erabiltzea.

Hau ikusirik sektore pribatua martxan jartzea geratzen zaigu. Euskadin, industria da honetarako alternatiba nagusia; izan ere, industria gaizki dagoenean Euskadi gaizki doa, eta alderantziz, industriak hobera egiten duenean Euskadin ere gauzak hobetzen dira. Hala ere, ez ditut ahaztu nahi beste sektoreak.

Industriak euskal ekonomian duen garrantzia ez dago dudatan jartzerik, eta azken egunetan prentsan publikatu denaren arabera, Frantzia eta Espainia ere jabetu dira sektore honek beraien ekonomietan duen garrantziaz.

Hala, enpresak ingurune eta kondizio aproposak behar ditu irabaziak lortu, enplegua sortu eta ongizatea bultzatzeko. Laguntza ekonomiko tinkoa, esportazioen sostengua, formakuntza plan egokiak, PYMEak trakzionatuko dituzten politikak, politika fiskal aproposa, gastu sozialen parekatzea herrialde konpetitzaileekiko, euro-dolar parekotasun egokiagoa… hau bultzatu ezean, zail ikusten dut enplegua sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak