Aurten, urtero bezala, atera naiz kalera giro polit hori ez galtzeko, eta sorpresa ederra eraman dut; horregatik, zorionak luzatu nahi dizkiet ume-gurasoen kalejira, kantak, Olentzero-Mari Domingi antolatzen ibili diren gurasoei, ikastolen eta Udaleko ordezkariei, erabat asmatu dutelako.
Alde batetik, guraso eta ume talde handia eta bakarra, eta beste aldetik, Olentzero eta Mari Domingi, beti bezala, atseginak eta umoretsuak; eta, gainera, aurten, nahiz eta Euskalmetek hego haizea iragarri, Bergaran elurra izan dugu.
Zorionak antolatzen ibili zaretenoi eta parte hartu duzuenoi ere, ohiturak mantenduz egun polita, benetan, pasatu eragin diguzuelako.
----------
Mertxe Laskurain
Bergara