Selektiboak al gara?

Erabiltzailearen aurpegia Mari Karmen Larrañaga 2014ko ots. 11a, 00:00

Mendi gain honetatik bailaran gertatzen dena entzuten dugu, baina behealdekoek dituzten ekimenekin, proiektuekin zein arazoekin eta buruhausteekin ez dugu zipriztinduak izatea nahi.

Aldaketek beldurra sortzen dute, erosoagoa da hondakin guztiak aho handia duen kontenedore berdera nahastuta botatzea.

Bailaran liskarrak, tirabirak izan ondoren irteerak ematen ari zaizkie. Gu noizko? Elgeta izango da bailaran, herri mailan, eztabaida sortu ez den udalerri bakarra. 

Bai, Udalean dauden partiduen artean adostasun batera iritsi ziren, iazko urterako bide-orri bat aurkeztu zen komunikabideetan, baina aipaturiko epeetan gauzatu ez dena. 

Herritarrak hedabideetan entzundakoaz eta jasotako paperekin soilik ez dira informatzen, ezta konprometitu, ezta ardurak bereganatu ere. Aldiz, martxan ipinitako ekintzak emaitza onak ematen ari dira, bai tuperren erabilera zein konposta egiten. Zoriontzeko moduko jarduerak eta erabiltzaileak ere. 

Udalaren pausoak oso geldo doaz, beldurra balu bezala, bakoitzean zerbait gehituz, baina herritarrak igarri gabe sartuz. Aurrera jarraitzeko, garbi adostu behar ditugu pausoak, denok batera helburu berarekin jokatzeko: hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatu ondoren zero zaborrerantzerako helburua izan dezagun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak