Paliatibokoen lana baloratu eta eskertu

Azken bi hilabeteak bereziak izan dira Eugeni Bolinagarentzat eta bere etxekoentzat.

Bizirik zegoela beti familiaz eta lagunez inguratuta egon zen eta bere azken ibilbidea horrelakoa izatea nahi izan zuen.

Une berezi horretan bidelagun berriak sartu ziren gure etxera, Jesus Millas eta Magda Cuesta paliatiboko kideak. Berari entzun, bere nahia errespetatu eta behar zuen momentu guztietan bere ondoan egon ziren. 

Laguntza paregabea izan da Eugenirentzat eta etxekoentzat.

Eskutitz honen bidez, egindako lana eskertu nahi dizuegu.

----------

Mari Karmen Irazabal Bolinaga

(Eugeni Bolinagaren seme-alaben izenean )

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak