Azken hiru hilabete baino gutxiagoan lau lapurreta izan ditugu Eztala futbol zelaiko aldageletan eta tabernan.
Azken aurrekoan, desfibriladorea eraman ziguten, besteak beste, eta pasa den astean egindakoan, jarri berri genuen kafe-makina. Horiez gain, ateetan, markoetan, kalte handiak egiten dituzte lapurrok.
AKEk momentu honetan dituen 140 jokalariak futbolean aritzeko, Udalaren, gurasoen, boluntarioen eta herritar gehienon partaidetza behar-beharrezkoa da.
Beraz, lapurreta hauek antzuolar guztioi eragiten digute eta, azken finean, gure gazteek futbolean aritzeko eskura izan ditzaketen baliabideak gutxitzea dakar.
Lapurretan dabilenen batek hau irakurtzen badu, jakin beza guk ez dugula etsiko, eta gero eta zailago izango duzuela balore gutxieneko bat duen edozer handik eramatea.
Biziki eskertuko genuke herritarren batek gaiari buruzko informaziorik baleuka, gurekin harremanetan jartzea. Eskerrik asko.
----------
Mikel Kerexeta Kortabarria
(AKEko lehendakaria)
Antzuola