Aitaren nahia bere azken egunak etxean igarotzea zen; horretarako, erizainen eta sendagileen laguntza beharrezkoa zuen.
Lorpen handia da etxez etxeko ospitaleko lantaldeak guri aukera hori ematea. Azken momentura arte bera zaintzen egon zarete, goxo-goxo tratatu duzue. Horrela, aita lasai joan da gure artetik. Zelako esperientzia ederra izan dugun elkarrekin!
Horregatik, Debagoieneko etxez etxeko ospitaleko taldeari –Eba, Nerea, Aintzane, Ilargi, Arantzazu, Oihana, Julio– eta Arrasateko eta Donostia ospitaleetako lantaldeei gure esker ona adierazi nahi diegu.
----------
Maria Jesus Iturbe
Inaxio Emparanzaren etxekoak
Oñati