Nik ulertzen dut

Erabiltzailearen aurpegia Miren Josu Arrazola 2025ko urt. 19a, 00:00

Ulertzen dut sexu eraso bat sufritu ondoren ez salatzea berehala edo era anonimoan salatzea.

Eta ez salatzea ere bai. Sexu eraso baten biktimak egiten duen guztia ulertu dezaket.

Bereziki, erasotzailea senidea, laguna edo ilusioa piztu dizun bikotekide berri bat bada.

Eraso larria izanik, zaila da bizkar ematea, baina "intentsitate baxuko" erasoa bada, ulertu dezaket egiari aurre egiteko gai izan baino lehen mila aitzakia pasatzea burutik: gaizki-ulertze bat izango zen; ez nuen ongi interpretatuko; akaso, berak ez du ulertu ez nuela nahi...

Izan ere, azalpen horiek guztiak baztertu ondoren, errealitate gordina onartu behar duzu: eraso baten biktima izan naiz. Euskarri eta pizgarri zenuen adiskidetasun edo maitasun harreman hori bortxa da. Eta inork ez du bere burua hor ikusi nahi. Zer egin, orduan? Ahazten saiatu eta zauria ezin sendatu? Salatu? Badakizu horrek zer dakarren: goitik behera miatuko dute zure bertsioa, zure jokabidea eta zure bizimodua. Biktimizatu egingo zaituzte eta ardura zure gain jartzen tematuko dira.  

Horregatik da hain miresgarria Giselle Pellicotek izan duen adorea eta erakutsi duen duintasuna. Eskerrik asko, Giselle!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak