Pribilegioak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Josu Arrazola 2021ko ira. 19a, 00:00

Gasteizko Ikuspegi behatokiak dozena bat eraso homofoboren berri izan du Araban hiru hilabetetan. LGTBI taldeek aspaldiko urte ilunetan sufritu zuten jazarpena itzuli da.

Biolentzia hori inoiz ez zen guztiz desagertu, beti egon dira isekak eta txisteak eta diskriminazioa lana edo etxebizitza bilatzeko orduan. Baina oraingo indarkeria krudela, hiltzerainoko jipoiek iraganeko kontuak ziruditen.

Feminismoaren borroka eta LGTBI kolektiboen borroka, bata bestearen eskutik, indarberritu egin dira azken urteetan eta espazioa eta ikusgarritasuna lortu dute. Baina orain arte espazio osoaren jabe izan direnek, gizon, zuri, heterosexualen bidez irudikatu ditzakegun sektoreek, kolokan ikusten dituzte euren pribilegioak.

Hor sartzen da ekuazioan muturreko eskuina. Gorroto diskurtsoak zabaltzen dituzte, iritzi matxista, arrazista eta homofoboak. Komunikabideek eta sareek normalizatu eta homologatu egin dituzte diskurtso horiek eta pribilegioak galtzeko beldur direnek argudiotzat hartzen dituzte, batzuek indarkeria justifikatzeraino edo erabiltzeraino ere.

Gu guztiok eta gutako bakoitza interpelatzen gaitu horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak