Eskerrak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga

Asteburu betea izan dugu herrian.

Ostiralean: Gaba Beltza. Ez dakit egun horretaz gain beste egunen baten Aramaion hainbeste izan ikusi ahal izan ditugun zeruan. Bejondeiela antolatzaileei; horrela gure izanera hurbiltzea errazagoa da –argi gutxirekin bada ere–. Eskerrak kultur eragileei ere, beti prest eta momentuan bakarrik ikusten den lan horrek atzean daukan esfortzua –sarri– guztiz erakutsi gabe. Zapatuan, aldiz, urteroko zita izan genuen herriko jubilatuekin. Egun ederra, postuak, musika, taloak… eta berriz ere, kultur eragile guztiak bertan. Trikitixa taldea, gazteak, ez hain gazteak, dantza taldea, abesbatza… Beste behin, goiz batean edo minutu batzuetan laburtzen den hilabeteetako lana erakutsiz. Horren aurrean, txalo zaparradak eta esker oneko hitzak jaso zituzten, noski, baina goazen momentu labur horiek atzean daukaten esfortzua txalotzera, hor baitago benetako lana, eta horrek egiten duenez kultura, gure izana ere egiten du.

Mezua ona da, herri gisa asko erakutsi dugula esango nuke, eta artista baten hitzak hartuz, eskerrak oraindik elkar –kultura– zaintzen dugun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak