Ia beti

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga

Udan joko batera jolasten hasi nintzen, irailean ere mantendu dudana

Joko diot, gaiari umore pixka bat jartzeko. Arauak sinpleak ziren: kalean kartel bat ikusi, eta zein adimen artifizialek egin duen asmatu. Denak ia berdinak, baina badituzte desberdintasunak ere. Chat-ek karteleko hitzen bat ia beti azpimarratzen du brotxakada bat balitz bezala, eta irudiek ia beti argazki kutsu bat daukate. Geminik Comic Sans antzeko letra-tipoa erabiltzen du eta sortzen dituen irudiek manga marrazki kutsu txikia daukate. Umore pixka bat jarri diot, errealitatea benetan tristea iruditzen zaidalako. Gazteei AArik ez erabiltzeko eskatzen diegu, ideia propioak izateko, imajinazioa erabiltzeko… eta kalean horiek besterik ez daude, helduek eginikoak –prompt-a jarri dute, beste guztia AAk–.

Non geratu da sormena? Non balioa ematea diseinuan edo artean adituak direnen lanei? Kartelak aipatu ditut, baina edozein sormen motaren gainbeheraren egile bihurtzen ari gara. Nahiago ditut Paint-en egindako kartel xumeak, edo Word-eko ostadar letra-tipoarekin eginikoak, horien atzean esfortzu eta interes gutxieneko bat topatu daiteke eta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak