Batzuen abentura, besteen arrisku

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2026ko uztailaren 28a

Nolan-ek joan den astean film berria atera zuen: Odisea

Gomendatzen dudan pelikula izateaz gain, hausnartzera eraman nau. Euskaltzaindiak dio abenturaz eta arriskuz josiriko bidaia dela odisea, eta horrek pentsarazi dit 2026ko uda bat baino gehiagorentzat odisea bilakatzen ariko ez ote den. Batzuentzat, abenturaz beteriko bidaia, juergaz juerga, alkoholaren gidaritzapean edo, sinpleki, bere buruaren justifikaziopean edozer apurtzera eramango duena, besteen arriskurako. Besteentzat, antzerako-parecido, baina hemen justifikazio gehiago ere aurkituz: euren odisean, alkoholaz aparte, joko batean galtzean beste batekin ordaindu daitekeela usteko baitute. Azken hori ez diot nik e: ikerketa batek erakutsi du Odiseo pila batek, beren taldeak galtzen duenean, beren inguruko Penelope pila baten biziaren arriskua %38 igotzen dutela.

Nolanen pelikulak ez du poemako Odiseo guztiz irudikatzen, ez baititu bere juerga eta biolentzia gehiegi erakusten. Aldiz, pelikula nahiko antibelizista bezala katalogatuko nuke, eta bizitzen gabiltzan uda odiseiko honetan, aski da esateko modua ere iruditzen zait.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak