Badirudi udan –eta urte osoan– zerbaitek merezi izateko handia izan behar duela, kolosala: makro.
Goazen antonimoak ikustera. Makroren kontrakoa mikro da, txikia. Edozein makrogauza ez da ezer azpian mikrogauza pila egongo ez balira. Uda badatorrenez, beharbada, komeni zaigu gogoratzea mikrokontzertu, mikroemanaldi edo, sinpleki, emanaldi, antzerki eta edozein kontzertuk, izatez, bere baitan baduela beste edozein makromobidak baino pisu gehiago. Horiek egingo ez balira, besteetara ez ginatekeelako iritsiko. Egin behar dira, horietara joan behar dugu, beste guztiari eusten dioten sarea baitira. Ez dugu inon aurkituko zuzenean makrora iritsi den bat aurretik plaza txikietan ibili ez dena. Handi izatera heltzeko, txikiak ere izan behar dugu. Sare on bat estua da, karratu txiki askoz osatua.