Baina beraien lana egin ahal izateko eta funtzionatzeko talde txikietan banatzen dira eta bakoitzak bere egitekoa aurrera eramaten du. Inurritegietan berdin, milaka inurri, baina azpitaldeak ere argi osatuta. Herri txikietan ere, biztanleria bat baldin bada ere, azpitalde asko daude. Kulturan edo aisialdian, esaterako. Mendi taldeak, dantza taldeak, bertso taldeak, trikiti eta pandero taldeak, abesbatzak… Guztiek osatzen dute herri baten ekosistema kulturala, eta, hori orekatua mantentzea guztien lana baldin bada ere, talde horien inguruan orbitatzen dutenena ere bada. Ekosistema batek funtzionatzeko hainbat faktore behar baditu ere, ekoizleak –talde kulturalak– eta kontsumitzaileak behar ditu, eta, noski, energia ere bai, ekoizleek jasotzen duten horretatik hartuko dutena. Horregatik, atzean dagoen lanaren eta aurpegia ematen duten horien zaintza beharrezkoa ikusten dut.
Zaindu ditzagun kate horretako zati guztiak, ze zerbaitetan profesionalak baldin bagara gizakiak, ekosistemak apurtzen da.