Hark esango dizu

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2026ko martxoaren 4a

Gabonak gastronomia-festa direla dioenak ez du Inauterien bueltan sortzen den gozogintzaren eta postregintzaren inguruan hausnartu. 

Santa Agedatik hasita, San Blas opiletatik pasata, torradetaraino. Familietako amama eta tia askoren erreinu –hara! emakumeak denak, kasualitatea…–. Gure amama zenak guztiak egiten zituen, hilabete luzez bere sukalde eta portalak azukre usaina gordez. Baina hori misterioa amamaren errezeta jarraitzea! “Amama, zenbat anis botako diogu?” galdetuta, “hark esango dizu” erantzuten zuen. Ellotedice. “Amama, zenbat denbora labean?”. “Hark esango dizu”. Eta gu, masara begira, erantzunaren zain. Postreekin bakarrik ez, oraindik ez dut lortu babarrunek edota kroketek nirekin hitz egitea: “Haiek esango dizute”. Ba, badirudi batzuek harekin bakarrik hitz egiten zutela.

Amama ja ez dago, baina besteok hartu ditugu errezeta batzuk, eta erreplikatik hurbil gaudela esango nuke. Ez dakit nork esaten digun, masak berak edo beste norbait dabilen txibatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak