Oporretako lanak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2025ko uzt. 28a, 00:00

Oporretan daramazkit egun batzuk.

Bueno, egutegiak hori dio, baina buruak –eta ondorioz, gorputzak– beste bide bat aukeratu du. 

Kurtsoan zehar irakurri ez ditudan liburuek, egin ez ditudan eskulanek, eman ez ditudan paseoek eta abestu ez ditudan kantuek izkinatik begiratzen naute, mesfidati. Nik beste aldera begiratzen dut. 

Beste izkinan, berriz, kurtsoan zehar roneatzen ibili den hori dago, eta badirudi udan ere horrela ibili nahi duela. 

Ingurukoekin hitz egin dut eta asko antzera dabiltza, erruak jota eta irailekoak edota urrikoak aurreratzen. Beraiek ere bisitatzen baditu, ez naiz hain berezia izango. 

Gure ustetan, orain egiten badugu, gero ez dugu egin beharko, eta orduan, gero lasaiago egongo gara. Lasaiago bai; ez, ordea, oporretan. 

Kasu egingo diot, lanak aurreratuko ditut eta, horrela, beharbada, irakurtzen utziko dit, edo kanturako korapiloa kenduko dit, errua sikiera arinduko balu... 

Nik Loli deitzen dut, medikuak -pam amaitzen diren gozokiak ematen ditu isilarazteko. Zuen uda ondo?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak