Bi-hiru aukera

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2022ko aza. 6a, 00:00

Bidaiatzerakoan, tokira iristeko eta bertan egiteko bi-hiru ibilbide posible planteatzen dizkiot nire buruari.

Ez naiz bakarra aukeratzeko gai. Norbaitekin geratzerakoan, ezin izaten dut elkarrekin ze plan egin aukeratu. Bestearen gustukoa izango ez den beldur. 

Abesti bat aukeratzerakoan bi-hiru aukera grabatzen ditut. Grabatu dudana ez delako aski ona izango. Lan bat entregatu behar dudanean, zutabe hau, esaterako, bizpahiru testu idazten ditut. Onak izango ez diren ideiarekin bueltaka. 

Dena egiten dut horrela, bi-hiru aukera posiblerekin, bat bera ere ez ontzat hartu gabe. Ez dakit zer den onaren eta zer den txarraren arteko baremoa asetzen, eta baremoa normalean gure burua izaten dela kontutan hartuta, jai daukat.

Uste dut gaur egun horri iruzurtiaren sindromea deitzen zaiola. Baina, berriz ere, ez dakit zuzen nagoen. Hobeto bi-hiru liburu kontsultatzen baditut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak