Etiketek kaxoi desberdinetan sartzen gaituzte, eta, askotan, kaxoi horietan ezaugarri negatiboak soilik daude, gure "osotasuna" horrela definituz.
Azken boladan, etiketa berri bat dabil dantzan: kristalezko belaunaldia. Hauskorrak omen gara. Ez dakit zerk ematen didan amorru gehiago, etiketak edo kristalari ematen zaion konnotazioak. Hauskorra? Igual, baina baita gardena eta zorrotza ere.
Hauskorra izateak ez du esan nahi materiala ahula denik, arrakalak ikusi eta onartzeko intentzioa dagoela baizik. Eta, hala ere, hauskortasunera murrizten gara. Konturatu gabe hauskortasunak berak inguratzen gaituela eta zeharka begiratzeko gai garela. En fin, etiketak.