Hainbeste urtez konkistatu ezin izan ditugun espazioetara nekez iristen gara oraindik. Eta justu orain, gure izenekin sinatzen dugunean, entzunak izan nahi dugunean, justu orain, best seller bihurtu zen Carmen Mola autorearen saria hiru gizonek jaso dute.
Emakume bezala sinatuz, hainbeste urtetan zehar irabazi den lurra zapalduz, feminismoa moda bihurtuz.
Beti gustatu izan zait magia, baina truko honek ez du graziarik.