Bumeran bat bezala

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2020ko aza. 7a, 00:00

Aspertzetik ilusiora pasatzen ginen egunero, bumeran bat bezala. Ze onak itxialdiko pelikulak, edota ez dakit nongo edozein antzokik eskuragai jarritako edozein obra. Ze politak ziren abesbatza desberdinek ateratzen zituzten bideo guztiak, dantza taldeenak, edo streaming bidezko bertso-saioak ere. Ze gustura sartzen ginen abeslari edo artistek egiten zuten zuzenekora etxetik etxera.

Gaur, zurrunbilotik atera ezinik gabiltza oraindik, batek daki noiz arte. Eta noski arlo guztietan dagoela sufrimendua. Baina nork bere minak dakienetik idazten ditu. Ni itxialdian hor egon zen kulturari ateak nola ixten zaizkion ikusteak samintzen nau. Kolako azken tontoak izango ez ote garen pentsatzen dut. Lege bat aldatzean gure laneko planteamenduei mila buelta ematen dizkiegu: edukierak murriztu, entseguak kendu, tokiak handitu… eta gero, gure txiringitoa da ixten den lehenetarikoa. Hor egon ginen, egon nahi dugu, baina teatroak ixten dituzte, kontzertuak kendu… Haserretik atsekabera pasatzen naiz egunero, bumeran bat bezala. Kultura segurua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak