Aita, konta egidazu berriz zeinen ondo pasatzen zenuten erdoildutako diktadoreei beraien zahartzaroa ondatzen zenietenean. Konta egidazu berriz ere, badirudielako erdoilduta ere oraindik guk guztiok baino ahots gehiago daukatela eta haizeak ere beraien ahotsa dakarrela, badaudela oraindik miresten dituztenak.
Aita, konta egidazu berriz ere Boliviako gerrillari horren istorio polit hura. Bera joan zenetik mundua oraindik zatarrago jartzen ari baita. Aita, konta egidazu berriz barrikada horien guztien ondoren, ukabilak gorantz jarri ostean eta odol guztia eta gero, oraintxe daukagun partida berberean bezala, ezin izan zenutela ezer egin. Aita, konta egidazu, badirudielako zurrunbiloa biraka berriro datorrela eta ez dela ezer aldatu. Aita, konta egidazu berriz, baina utzidazu kontatzen ere.