Tenporak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2019ko mar. 17a, 00:00

Aurtengo tenporek ziotenaren arabera, hamar negu beroren ondoren hamar negu hotz etorri behar dira.

Hala zioten tenporek, bai, baina suposatzen dut tenporak benetan baliagarriak zirenean munduak udaberri gutxiago biziak zituela. Beharbada, horregatik oparitu digu aurtengo urteak udaberri azkar hau, ezta? (Hau ironia da). Egia da udaberria garai polita dela (ez baldin bazara asmatikoa edo alergikoa). Mundua reset handi baten ostean berriro pizten dela dirudielako; koloreak berriro agertzen dira, egunak luzeagoak dira, hormonak esnatzen dira… udaberriak hainbat forma hartzen ditu.

Badaude udaberria bihotzean behar dutenak, kolore pixka bat jarri ahal izateko norberaren barrenari. Badago udaberri bat baino gehiago behar dituena bere buruan, ingurua aldatzen dela ikusi ahal izateko eta aldaketaren parte izan nahi izateko. Badaude udaberrian dauden eta beraien udaberria behar duten mugimenduak, hazteko, zabaltzeko, sustatzeko, hedatzeko. Udaberri mota asko daude eta beste asko behar dira, bai, baina orain daukagun hau? Ez, udaberri hau ez genuen behar. Tenporek ezin zuten asmatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak