Sator bibliofiloak

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2018ko aza. 10a, 00:00

24 urte ditut. Orain dela lau bat urte arbela edota partiturak ikustea kostatzen zitzaidala konturatu nintzen eta okulistarengana joatea erabaki nuen.

Honen arabera, ikusmena nekatua neukan. Astigmatismoa eta miopia ere baditut, bai, baina gehien harritu ninduena, bere momentuan, ikusmen nekatuarena izan zen, edo hobeto esanda, okulistak bere diagnostikoaren ondoren emandako arrazoia izan zen: "Zu txikitatik ezkutuan irakurtzen ibili zaren horietako zara, ezta? Gelan, argi gutxirekin, ziurrenik".

Une horretan, nire bizitzako sekretuetako bat aireratzen zuela iruditu zitzaidan, aireratu eta baita aurpegiratu ere. Bai, argi gutxirekin, ordu txikitan eta gurasoek ezer jakin gabe irakurtzen nuen, nahiko bibliofiloa naiz. Okulistaren hitzek pentsatzera eraman ninduten: Zenbat gaztek izango ote dute ikusmena nekatuta? Ez noa esatera gaurko umeek ez dutela irakurtzen eta pantailek izorratzen dizkietela eta blablabla. Ez, sator bibliofiloen bila nabil. Zer den bibliofilo bat? Irakurri eta asmatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak