Ez zirudien udaberria, gauza bategatik izan ezik, alergia. Alergiak jota nabil. Gramineoei eta hautsari dela diote. Ez dakit, txikitan ez nuelako eta orain bai. Ez dakit. Beharbada, ez da gramineoei, ezta hautsari ere. Ez dakit. Beharbada, beste zerbaitek ematen dit alergia. Alergeno posibleen bila ibili naiz eta, beharbada, morboari alergia diodala da. Ez dakit. Telebistako morboari, irratiko morboari, egunkarietako morboari; berri bat hartu eta deformatu ostean geratzen zaion formari. Nola mediatizatzen den guztia morboaren ikuspegitik, nola guztiari ematen zaion buelta eta komeni den aurpegia erakusten den –ez didazue esango azkenaldian ez denik egin–. Ez dakit.
Hobe isilik geratu, azkenaldian esaten denagatik garesti ordaindu dezakegulako. Hobe isilik, gero nik bilatu dudala, hasi dudala edo nahi nuela esango dutelako. Ez dakit. A, begira, antihistaminikoa, balioko du? Ez dakit. Morbodina 180 g.