Arratsaldeko bostak dira eta tranbia beteta dago. Bi emakume doaz beraiekin, eta hori entzutean: "Ume kontuak, badakizu". Ba, begira, nik ez, nik ez dakit. Txikitan negartia nintzen, bueno, txikitan, gaztetan eta heldutan. No problem. "Berezia" ere banintzen eta herri txikikoa.
Negarti+berezi+herri txikiaren batuketa sinplea da: burlen jomuga. Ez nabil nire burua biktimizatzen, ez nazazue gaizki ulertu, gertaera objektibo bat nabil azaltzen. Askotan entzun izan nuen nola helduek ume kontuak zirela esaten zuten, eta, egia esan, ez dut kontzeptu hori inoiz ulertu, gazteak ere ikusi izan ditudalako ume kontuak egiten eta "berezia" seinalatzen. Helduak ikusi ditut desberdina zauritzen, baina oraindik ez diot jokoari grazia aurkitu. Tranbiako umeak larritzen nau, hor egon naizelako. Emakumeek larritzen naute, baina nik zer dakit? Ume kontua izango da. Hurrengo geltokia, Honduras.