Hau ez da lan bat

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2017ko uzt. 14a, 00:00

Someone told me long ago, there’s a calm before the storm…  Eta abisatu ninduten bai, mundua jende "jakintsuz" beteta zegoela –etxean betidanik Tolosa deitu direnak–.

Zertara datorren hau? Azkenaldian entzun dudan esaldi batera: abesten duzula? Baina hori ez da benetako lana ez? E, kontuz, des-pa-ci-to. Hasteko, esker mila hori esan dutenei, zer pentsatu eman didazue. Bestetik, kulturak gure gizartean jasotzen duen balorazioa ikusteko balio izan dit. Badirudi abestea –eta abestea diodan moduan, dantzatzeak, antzezteak, eta abarrek balio dute– ez dela benetako lana. Jo ezazu, total, ordubeteko kontzertua "besterik" ez da. Ordubete "bakarrik" kenduko dizu. 

Argi dago atzetik dagoen lana ez dela inoiz ikusten: entsegu orduak, errepertorioa pentsatzea eta nerbioso jartzea. "Badago urduri jartzen ez den jendea", bai, baina besteok moduan orduak ematen dituzte gero "bakarrik" ordubete lan egiteko. Ah ez, lan ez, egiten dutena ez baita lana (hau ironia da). Produktu asko amaituta ikusten ditugu: etxeak, kotxeak, altzairuak… eta atzetik dagoen lana baloratzen dugu. Zer gertatzen da kulturarekin orduan? Badakit zer esango didazuen, ez dira betiko garai onenak kulturarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak