Familia

Erabiltzailearen aurpegia Maria Izaga 2017ko api. 8a, 12:00

Begiratzen jarrita, familia mota desberdinak daudela ikusi dezakegu.

Ez nabil odolezko familiei buruz, ezta legalei buruz ere, nireak beste familia batzuk dira: familia sozialak, guk sortzen ditugunak, aukeratutakoak. Radikal jarrita esango nuke familia sozialik gabe ez ginatekeela existituko eta beste guztiak soziala den zuhaitzaren adarrak besterik ez direla. Testuan zehar definiziotan itotzea errazena izango litzateke. Seguruena ere, baina gaur harago joateko beharra dut. Oroitzapen batek gaiz aldatzera  behartu eta Gasteizko Printzipal antzokira eraman nau. Familian sentitzea erraza izan zelako belus granateko pareta horien artean.

Azaleko ile guztiak tente jartzea lortu eta batu gintuztelako. Modu askotan ezin daiteke definitu tabladu gainean igo ziren lagunei diedan miresmena. Ikaragarria delako noraino iristen diren ikustea, eta ikaragarriago parte izatea. Lehenak ez ginen izan, baina hain harro sentitzea seinale ona besterik ezin daiteke izan. Iceberg baten punta ikustea bezala izan zen, izotzaren parte garela ikusiz. Akaso familiarena ez duzu ulertu, baina nik esaldietako lehenengo letra begiratzera gonbidatzen zaitut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak