Hortxe, izkinan, eguneko hitza eta hitz bilatuenen lista. Eguneko hitza? Sandwich, exotikoa, very English, very fashion. Ordura arte dena ondo, aurreko eguneko hitz bilatuena bijilia zela kontuan izanda, asuntoa, behintzat, betetzen zihoan. Dena ilundu da hitz bilatuenen listari begira jarri naizenean.
Lehenengo hamar hitz bilatuenen artean espero ez nuen baina aldi berean harritu ez nauen hitz bat aurkitu dut, begira: Milesker. Zortzi letra, hitz bakarra eta ironia zakukada bat erori zaizkit buru gainera. Milesker, grazie, merçi, thank you, danke schön, gracias… hamaika hizkuntzatan dakigu esaten. Irribarre batekin, hitzez, besarkada batekin edota begirada batekin azalarazteko gai gara. Baina hor, bilatuenen listan agertzen da. Hamaika modu desberdinetan adierazteko gai garela diogu, baina, hala ere, esker bila gabiltza.