33 urte

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko abe. 12a, 00:00

Egunotan bete du Arrasate Press aldizkariak Kristoren adina deitzen zuten hori. Lehen zenbaki hartan hasi zen, duela 33 urte, nire lehen kolaborazio egonkorra euskal komunikabideetan. Gaurko hau izango da azkena.

Gogoz ekin nion idazteari, euskarak bultzatuta. Hasieran musikaz, gero autoez, eta gerora edozertaz, behin lotsa galduta tuttologo orojakile bihurtu bainintzen. Lehen urrats horren ondorioz etorri ziren Arrasate Telebista, Arrasate Komunikabideak, Euskadi Irratia, ETB, Goiena, Argia, Euskalerria Irratia, Tokikom... Eta ibilbide horren haritik beste hainbat ardura, Kutxan, Topagunean, Aldundian, Soziolinguistika Klusterrean... Azkena Badalab-en, hizkuntza berrikuntzako laborategi sortu berrian. Honekin amaituko dut ardura publikoen aroa, adinari zor. Ondo bidean, urte eta erdi barru gertatuko da hori.

Orain dagokidana da iritzi-emaile ibilbidea ixtea, gaurko zutabe honekin. Idazteak idazten trebatu nau, noski; baina, gainera, bizi-ibilbidea ere aldatu dit hobera, nire zorionerako. Eskerrik onenak bidean izan eta egin ditudan lagun guztiei; eta animorik beroena atzetik datozenei, nik adina zorte izan dezazuela! Adiorik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak