Eredua zabaldu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko aza. 14a, 00:00

Oraindik ez diote eman, baina dagoeneko jakinarazi da: aurtengo Abbadia saria, euskararen alde egindako lanari, Fagor taldeari esleitu dio Gipuzkoako Aldundiak. Hamarkada luzeak darama taldeak hizkuntza kudeaketa zorrotza eraikitzen, euskarak menpekotasuna gainditu dezan, erabilera normaleko esparruak irabazita. Lau mila lagunetik gora hartzen dituen taldean emaitza bikainak lortu dituzte eta ondo merezia dute saria.

Analisi soziolinguistiko askok jartzen du esparru sozioekonomikoa euskararen lehentasunen artean. Eskolak ereindako euskararen haziari lanak eta aisiak, oro har, ez diote segidarik ematen eta galera nabarmenak ari dira gertatzen. Alde horretatik da Fagor eredu aurreratua, euskaraz lan egiteko ekimen iraunkorra eta sistemikoa gauzatzen ari delako, denboran jarraitua eta aldagai guztiak kontuan hartuz.

Orain eredua zabaldu beharra azpimarratzen da sariaren arrazoietan. Kooperatibak ez dira izan asko kontatzekoak, eta haien lorpenak lauso ikusten dira kanpotik. Baina oraingo honetan Fagor taldeak lau haizetara kontatu behar du nola egin duen bidea eta zer ikasi duen, euskararen sustapena esportatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak