Areago

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko uzt. 18a, 00:00

Ikusteko dago ea egunotan pandemia erakusten ari den mehatxua noraino gauzatzen den. Txertoen harresia eraginkorra izaten ari da, eta badirudi ez garela iritsiko aurreko olatuen larritasunera. Hala bedi.

Ikusteko dago, halaber, behin osasun fisikoa parametro ohikoetara errenditzen dugunean, zer-nolako eraginak antzematen diren beste osasunetan, mentalean eta sozialean.

Pandemiak bakartu egin gaitu, beldurtu, ahulago sentiarazi. Pertsona sendoak izateko bidean atzerapausoa izan da. Bakoitzak bere baitan eta hurbilenekoekin egin beharko dugu gure emozioen analisia eta kalteak gainditzeko ariketa. Umetu egin gara, aginduak goitik eta halabeharrez jasotzen eman dugu denbora luzea eta gihar soziala atrofiatu egin zaigu. Ahaztu egin dugu arazo kolektiboak ere baditugula, eta horien alde elkarrekin egin behar dugula, berriro kalean eta plazetan.

Lesio luzea izandako kirolarien antzera, entrenatzen hasi beharrean gaude, poliki eta etengabe, taldean elkar animatuz, berriro indarra hartuko dugun konfiantzarekin. Berriro pertsona sendo eta sozialak izan arte; eta, ahal bada, lehen ginena baino areago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak