Mota askotako kultur taldeak kokatuko dira bertan, hemezortzi edo. Hori bera bakarrik ona da; lehenik eta behin, instalazio duinak izango dituztelako. Gainera, elkarren ondoan egonda, errazago izango zaie elkar laguntzea eta lankidetzarako sinergiak aurkitzea. Hortik harago, aukera sortu daiteke jauzi bat egiteko eta kultur ekosistema indartsu bat eraikitzen joateko, banako jarduerak gainditu eta ekimen kolektiboak bultzatuko lituzkeena. Molde honetako ekimenak ugaltzen ari dira Euskal Herrian: Oñatiko Eltzia hurbilena, Aiaraldeko Faktoria edo Iruñeko Laba berrienak. Guztien helburua da kultura sustatzea komunitatea gartzeko, hurbileko loturak eta bizipen partekatuak indartzeko. Munduan nortasun propioz egoteko eta eragiteko.
Kulturola ere bide horretan nahi nuke.