Altxa eta sinatu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021eko apirilaren 25a

Orain baino lehen ere bagenekien: gizartea desaktibatzen denean, eliteak indartzen dira, eta egoerak okerrera egiten du. Globalizazioak eliteen aldeko inertzia sortu du eta, temati aurre egin ezean, herritarron eskubide, berme eta zaintza sistemak kolokan jartzen dira, behin eta berriro.

Horretan geundela, gainera, pandemia iritsi da: etxean kieto geratzeko aginduak, mugitzeko mugak, erabakiguneak urruntzea... Eta, batez ere, beldurraren apologia. Badaramagu urtebete albistegietan zein elkarrizketa informaletan denboraren hiru laurden pandemiaren ertz desberdinei eskaintzen. Betiere, tonu apokaliptikoan. Beldur kolektiboak gizartea lotu egiten du, ahuldu, umetu. Eta ahal duenak hori baliatu egiten du bere mesedetan. Irakurri dut munduko aberatsen elitea %45 aberatsagoa dela pandemia hasi zenean baino.

Ezin dugu etsi, berriro aktibatu beharrean gaude. Ahal den heinean, plazak eta kaleak berreskuratu behar ditugu, bagarela sentitzeko eta hemen gaudela sentiarazteko. Horrez gain, batzen gaituzten ekimenak sustatu behar ditugu. HamaikaGara ekimenak https:// hamaikagara.eus/sinatu/ eskatzen digun bezala: Altxa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak