Ze ETB eraldatu beharra dago: bi kateen konfigurazioa, hizkuntza eredua eta lantaldea ez dira asko aldatu hiru hamarkadatan. Eztabaida irekia dago, eta bada konforme dagoenik, baina oso uste hedatua da ETBren ezaugarriak ez direla ondo egokitzen garaiotara. Zentzu horretan, Unaik ezagutzen ditu errealitate aurreratuak eta izango ditu etorkizunari buruzko hainbat pista, eraldaketa gidatzeko lagungarri izango zaizkionak. Horren pare, Unai euskaltzalea da, eta eraldaketaren helburuen artean izango du ETBk euskararen biziberritzeari ekarpen handiagoa eta eraginkorragoa egitea. Norabide horretan badaki beste euskaltzale askoren laguntza eta babesa izango dituela.
Apirilean hastekoa da Unai lan berrian. Zorterik onena opa diot, denon mesedetan.