Ontzen

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2021ko ots. 14a, 00:00

Asteon bete dut beste urte bat, 67.a. Osasunez ondo harrapatu nau, oinarrizko premiak aseta, eta bizimodua eroso jarrita zahartzaroari begira. Izan dut bakarren bat eskasagoa, baina, oro har, tratu ona eman dit bizitzak.

Urtebetetzeak aproposak dira balantzerako, eta nirean bi sentimendu nagusitzen dira: alde batetik, esker ona bizitzari horrenbeste eman didalako; eta bestetik, ilusioa, bizitzari ahal dudana itzultzeko. Beti bizirik izan dut herrigintzarako joera, nire ingurukoekin lan egiteko grina hurbilekoa hobetzeko. Nire aita ere halakoxea zen, etxetik jasoko nuen. Kontua da ondo sentitzeko behar dudala hurbileko komunitatean ekimena egotea, talde indarra nabaritzea eta ni horren parte izatea. Tarteka ezkutatzen naiz, pila kargatzera, baina orain arte beti itzuli naiz. Oraintxe oso aktibo nago.

Bestalde, urteak bete ahala gauza batzuk galdu ditut eta beste batzuk irabazi. Galduak joan dira, baina asko estimatzen ditut oraingo askatasuna, lasaitasuna, jakinduria... Horregatik diot: ardoak diren bezala gazteak edo onduak, halaxe pertsonak ere. Eta, beraz, ni dagoeneko ez naiz pertsona gaztea, baizik ontzen ari dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak