Lehengo lepotik?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2020ko uzt. 19a, 00:00

Laster osatuko da Eusko Legebiltzar berria eta irailean espero da Eusko Jaurlaritza berriro martxan egotea. Lehendakaria eta koalizioa lehengoak izango dira; eta harrituko nintzateke sailburuen erdia baino gehiago berria izango balitz. Lehengo lepotik burua.

Baina hastear den legealdiak argituko ditu galdegai batzuk ere. Nagusiena, pandemiaren bilakaera, eta nola eragiten duen ekonomian. Jaso dugun astinduak aukera ematen du izaera komunitarioa indartzeko eta gizartearen eragina areagotzeko gai publikoen kudeaketan; baina hori ez da berez etorriko, lana egin beharko da. Dinamika eraldatzaileen arteko lankidetza izango da gakoa, eta euskaltzaleok hori sustatu behar dugu. Politikan, ikusiko da EH Bildu indarberrituak nola egiten duen gobernu alternatiba bihurtzeko ibilbidea, nolako bidesariak ordaintzen dituen gehiengoa ordezkatzeko ahaleginean. Argituko da ea bi alderdi nagusiek autogobernuaz duten akordio/desakordioa norantz mugitzen den, bien artean zazpi eserleku gehiago lortu ondoren. Eta pentsatzekoa da Urkulluren hirugarren agintaldi hau izango dela lehendakaritzan azkena; emakumezko bat izango da ondorengoa?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak