Kalea berreskuratu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2020ko eka. 13a, 00:00

Joan den asteburuan, Hamaika Gara dinamikak lehen urratsa proposatu zuen herritarron aldarriak berriro plazaren erdian kokatzeko. Hilabeteak eman ditugu etxean atxilo, halabeharrez, dinamika sozialak ia erabat etenda. Gure autogobernua ere konfinatuta egon da, gobernu espainiarrak alarma egoera baliatu baitu ezohiko eskumenak bereganatzeko. Estatu kolpe baten antzeko egoera bizi izan dugu, eta egoeraren larriaz ia jabetu ere ez gara egin.

Horregatik da beharrezkoa egoera hori iraultzea, eta herritarrok berriro kaleak berreskuratzea, gure indarrak eta aldarriak batzeko. Pandemiak agerian utzi du hurbileko komunitatea indartzea dela babes neurririk eraginkorrena, distantzia soziala bezain beharrezkoa dugula kohesionatuko gaituen dinamika kolektibo eraldatzailea. Herritarrok etxean konfinatuta, espazio libre gehiegi uzten dugu boteretsuek nahi dutena egin dezaten. Gure tokia hartu behar dugu berriro, kale eta plazetan, pandemiaren faktura ez dezaten ahulenek ordaindu, eta pandemiaren osteko garaian justizia, elkartasuna eta berdintasuna areagotu daitezen. Partida garrantzitsua daukagu hurrengo hilabeteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak