Katalunia erne

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko urr. 27a, 00:00

Buruzagi katalanen aurkako epaiak erantzun irmoa izan du; nagusiki Katalunian bertan, normala denez, baina baita Euskal Herrian eta beste hainbat tokitan ere.

Oihartzun handia izan du kale istiluen kontuak, bereziki Espainian egin den erabilera lotsagarriaren eraginez. Bideoetan ikusi dugunaren kontra, independentismoaren izaera biolentoa saldu digute, estatuaren indarkeria legitimatzeko.

Baina istilu horiek badute irakurketa interesgarria katalanen aldetik. Lehenik, ez dira erori gaitzespenaren logika maltzurrean. Desobedientzia baketsuaren bideari eusten diote, eta hartara itzultzen ari dira azken egunotan. Bigarren: neurri handian mugimenduaren kanpotik eragindako istilu artean, belaunaldi oso gazte bat bildu zaie orain arte helduek gidatu duten borrokara. Gazte horiek irmotasuna eta eraginkortasuna erantsi diote borrokari. Eta azkenik, politikarien alderdikeriak eragindako kontraesanei herri dinamika gailendu zaie berriro, mugimenduaren garai onenetan bezala.

Katalunia erne ikusten dut, haserrea indar eragile bihurtu eta beste txanpa bati ekiteko prest. Euskaldunon etorkizuna ere jokatzen ari den partida honetan, elkarlanean jardutea dagokigu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak