Politika hustu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko uzt. 14a, 00:00

Garai eskasak eta latzak bizi ditu politikak. Trump bihurtu da garai berrion ikur: berdin dio zerbait egia den ala gezurra, bera gai da egia bihurtzeko aurrez gezur zena. Zer komeni, hura lortu. Bost axola nola. Oro har, agintariek aski dute sare sozialen bidez zarata apur bat ateratzea albistegien lerroburuak okupatzeko. Ciudadanos-en barne txosten batek aitortzen zuen zein errentagarri izan zitzaien Errenteriara egindako bisita eta antzekoak.

Horrela jokatuta, gogaitu egiten gaituzte eta tentazioa pizten zaigu politikariak eta politika arbuiatzeko. Nire akorduan herritarren estimaziorik baxuena du gaur politikak. Eta nago, hain zuzen, horixe nahi dutela politikari berriek; alegia, politika edukiz hustea, azalkeria hutsean geratzea, eta herritarrok gero eta interes gutxiago izatea gai politikoetan parte hartzeko.

Baina ezin dugu tranpan erori, politika herritarron tresna bakarra da interes komuna defendatzeko; politikaren bertsorik garatuena den demokrazia behar dugu gizartearen indarra artikulatzeko eta metatzeko, boteretsuen indarra orekatzeko. Politikaren erabilera makurrak ez gaitzala gu politikatik aldendu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak