Bi aldaketa esanguratsu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko mai. 27a, 12:01

Lehia gurutzatuan aldaketa handia egon zitekeen, baina jarraikortasuna nagusitu da. Gobernuetan zeuden alderdiek orokorrean eutsi egin diote gobernatzen jarraitzeko aukerari. Iraultza handirik ez, tokirik beroenetan: ez Gipuzkoan, ezta Araban edo Gasteizen. Are gutxiago toki hotzagoetan; Bizkaia kasu.

Bi aldaketa bai nabarmendu behar dira: Bergarakoa eta Nafarroakoa. Debagoienean alkatetzan zeuden alderdiek aginte makilak gorde egin dituzte, Bergaran salbu. Hemen alde handiz nagusitu da EH Bildu, gehiengo osoa lortzeraino. Eta bailarako beste herriak ikusita, esan daiteke ez dela sigla kontua izan.

Nafarroan, berriz, aldaketa erori egin da; neurri batean, arerioek asmatu dutelako, baina baita beraien erruz ere. Posible da, baina miraria litzateke PSNk lideratzea aldaketaren bertsio apaldu bat, Navarra Suma eta EH Bildu mutur banatan utzita. Hori ez bada, egurra dator bueltan.

Udal berriei eskaera: ez jolas egin gobernu eta oposizio plantan; banatu lanak eta kolaboratu zuen artean, herritarron mesedetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak