EAEn ez du ordezkaririk lortu Espainiaren bertsiorik zatarrenak, nabarmen jarriz gure distantzia haiekiko; eta Nafarroan lortu du, bai, baina beste inon ez bezala elkarrekin aurkeztu direlako eta izen propioak ezkutatuta. Azken hau ikasteko moduko lezioa da: egoera berezietan, fronteak egitea da irabazteko modu bakarra.
Nafarroan airean dago lauko gobernua. EAEn alderdi abertzaleak sendo agertu dira, eta lehia biziak aurreikusten dira lau aste barru, alderdi unionistekin Araban eta abertzale artean Gipuzkoan. Debagoienean ere eskualdeko hegemonia eta hainbat alkatetza daude jokoan boto gutxiren bueltan. Kanpaina bat bukatu da eta lehen kolpeak arnasa lasaitu digu. Baina ez erlaxatu, bigarrena abian da.