Bigarren fasea

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2019ko ots. 17a, 00:00

Duela egun batzuk amaiera eman genion Bagara Herrigintzan elkarteari. Ia hamar urtez eskualdea trinkotzeko hainbat ekimenetan jardun eta gero, sustatzaileek erabaki dute bestelako moldez eta baliabidez ekin behar zaiola helburu horri.

Lehenik, eskertu egin nahi nuke elkartea bertan behera uzteko izan duten adorea. Gurean ohikoagoa da egiturei eusten tematzea, baita egokiak ez direla erakutsi dutenean ere. Eta komeni da ondo antolatuta ez dauden espazioak libre uztea, molde berriak probatzeko aukera egon dadin. Basoan ere beharrezkoa da zuhaitz zaharrak erortzen uztea, berriak garatu daitezen.

Eta bigarren, txalotu nahi nuke eskualdearen garapen sozialari berriro ekiteko erabakia, oraingoan anbizio handiz, baliabide oparoz eta molde berriz. Garapen ekonomikoa ez da bitarteko bat besterik aberastasuna sortzeko; aberastasun hori nagusiki banatzea erabaki duen eskualdean ezinbestekoa da garapen sozialerako ildoak eta lehentasunak adostea, eta horietan eragileen, erakundeen eta pertsonen indarrak biltzea, sustapena eta jarraipena elkarrekin egiteko. Bigarren fasean horri heldu nahi zaio ganoraz. Eta ni asko pozten naiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak