Iparraldean euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2018ko uzt. 8a, 00:00

Aste honetako kontua da nola Iparraldeko euskal ikasleak matxinatu egin diren frantses hizkuntzaren hegemonia apurtzeko Brebet deritzon azterketan.

Seaskako ikastolak zailtasun artean ari dira eraikitzen euskal hezkuntza sistema, frantziar legediak aldiro ezartzen dizkien oztopoak irmotasunez eta abileziaz gaindituta.

Horietako bat da azken hau ere. Euskaraz ikasten duen ikasleak errebalidak frantsesez egin behar zituen derrigorrez. Ahaleginaren poderioz, lortua dute Historia eta Matematikak euskaraz egin ahal izatea. Oraingoan, hori bera egin nahi izan dute Zientzia azterketarekin, baina frantziar sistema oldartu egin zaie eta ez ditu euskarazko azterketak onartuko, ez eta zuzenduko. Kitto urte guztiko lana!

Eta hau gertatzen da Iparraldeko Euskal Elkargoak lehen aldiz hiru lurraldeentzat hizkuntza politika bat onartu berri duenean, zeinetan euskarari nolabaiteko ofizialtasuna aitortzen zaion.

Bistan da: aurrerabideak ez dira linealak izaten, aurrera egiteak oztopoak eta sabaiak agerrarazten baititu. Baina Iparraldean jende askok hartu du euskaraz egiteko delibero argia, gaindituko dute oraingo traba hau ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak