Gipuzkoa berdinago

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2017ko ira. 17a, 00:00

Izen hori duen dinamika abiatu genuen apirilean, Gipuzkoan erreferentziazko garen hainbat erakunderen, enpresaren eta eragileren artean; eskualdeko Mondragon taldea eta Laboral Kutxa tarteko.

Helburua zen jendaurreko hizkuntza portaera orekatzaile bat adostea, euskara parekotasun egoeran jartzeko bidean.

Lana sendo egin dugu, bakoitzaren praktikak aztertuz eta elementu komunak bilatuz, zintzo demonio azalduz zailtasunak, erabat sinetsita lankidetzaren indarraz. Bateratze prozesu askotan aritua naiz, eta oraingoan ere nabaritu dut taldekide bakoitzaren borondatearekin nola eraikiz joan den talde borondatea. Magia moduko zerbait da.

Azken emaitza bistaratzen hasi gara. Eta bikaina da. Ikuspegi berri bat eraiki dugu, hizkuntza berdintasuna helburu eta gure erantzukizuna akuilu dituena. Praktika onekin osatutako zoru komun bat zehaztu dugu, eta zoru horren gainean bidea elkarrekin egiteko konpromisoa lotu. Urtea amaitzerako agertuko gara gipuzkoar gizartearen aurrean, gure erreferentzialtasuna euskararen mesedetan jartzeko. Ederra izaten ari da prozesua; eraginkorra izango da emaitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak