Nafarroako hizkuntza arduradunak azaldu zuen lurraldean lehen aldiz egin dutela plan estrategiko bat euskararentzat; bikoiztu egin dutela euskararen aurrekontua; eta, udalek hala eskatuta, milaka herritar asko ihesi doazela zona ez erdaldunetik zona mistora. Baita nafar arartekoak arrazoia eman diela, ihes horrekin eskubide eta berme gehiago lortzen dituztelako.
Iparraldeko hizkuntza arduradunak azaldu zuen lehen aldiz egitura administratiboa dutela, hizkuntza politikan eskumenduna, eta azken urteotako neurriekin dagoeneko lortu dutela hiztun galera etengabeari galga jartzea. Azkenik, hirurek batera iragarri zuten lankidetza hitzarmen bat sinatzekotan direla.
Ipuin hau benetan gertatu da asteon, Bilbon.